XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LATXAGA EUSKERAZAIN (Joxemari San Sebastian Zubillaga Doktorea)

Euskerazaintza'n jorratzen degu
euskal mintzoaren sena,
euskera bere euskalkiekin
sustrai zaarraren sorpena.
Jarrai dezagun bide ortatik
sortu ez dedin etena,
gorde dezagun antziñakoa
degun euskaldun izena.

Egun eder bat, auxe ba-degu,
kultura aldetik zabala,
euskaltzain oso gaurtik baizera
LATXAGA lagun garbala.
Euskerazaintza'k ba-du zurekin
indar, kemen bat itzala,
apaiz jator bat ere ba-zera
eta gainera apala.

Euskera zaintzen zu benetako
Euskalerri'ko gizona;
antropologo, teologari,
ta izkuntzalari ona.
Guzti oiekin doktoradutzak
sortu du zuregan sona,
orren lekuko ta egiztatzen
antxe Paris'ko Sorbona.

Euskerazaintza'k oroitzapena
otoiz onaren modura;
nola aaztu gaur zendutakoen
jarduna eta ardura?
Jaungoikoaren deia artuta
zeruan dute bilkura
jaso dezagun aien bitartez
andik datorren onura.